Ir al contenido
Zer gertatzen da zure alabak edo zure semeak eguzkia non bizi den galdetzen badizu? Galdera horri erantzuten saiatzen da autorea ipuin miragarri honetan. Eguzki amandreak hiru alaba ditu, zein baino zein ederrago eta bikainago hirurak: Alba, Eguerdi eta Arrats. Bakoitzaren ibilbidea kontatzen digu Felipe Juaristi idazleak, goizean hasi eta gaua egiten deino. Liburu honetan gauzatzat hartzen ditugunak (zuhaitzak, gaua, zerua, euria) pertsonaia bihurtu dira eta denak ari dira jolasean, denboraren ibilbidea zer den adierazi nahian.
Arestiren bertsoetatik mintzatzen zaigun ahots biblikoa azaltzea izan du helburu lan honek. Ez dago marxismoaren -eta amaiezinezko beste hainbat sakrifizio suharren- muinera iristerik, kristautasunaren igurtzitik erabat apartatuz. Izan ere, kristautasuna ez baita soilik urteko egutegi erritualaren gurpilean eroso ibiltzea: kristautasuna fenomeno kulturala da. Gure mundu ikuspegi ezkutuenetik aritzen da lanean kultura, geure erreakzio xume eta oharkabeenak ere antolatzen dizkigularik. Horra kristautasuna, iraultza eta Aresti bezalako poeta bat elkartzeko aukera.