Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera? Gertaera horretatik ihesi, bizitzak aurrera jarraitzen duelako, eta lan egin beharra dagoelako biziko bada, agure bat zaintzen hasi da. Agureak sekretu bat gordetzen du, ordea, eta sekretu horren peskizan semearen iragana berregin usteko du puskatik puskara, bera bezalako beste naufrago bat, Gigi, lagun duelarik. Intentsitate handiko eleberri honetan garrantzi berezia dute pertsonaiek. Izan ere, naufrago galeria hunkigarria ere bada liburua; hogei urteko naufragoak, berrogei urtekoak, baita laurogeita hamarrekoren bat ere ageri da. Marinelak dira, marinelak lehorrean.ÍndiceHasiera (p. 9) -- Lehen atala (p. 33) -- Bigarren atala (p. 199) -- Hirugarren atala (p. 281).
Hirugarren poesia liburua du Linazasorok Euriaren eskuak izenekoa. Poesia biluzia egin nahi izan du oraingo honetan. Maitasuna eta heriotzaren kontzientzia, hogeita hamar poema ia errezo gisa antolaturik.
KRITIKA SARIA (1995)Hamabost kontakizun labur bildu ditu Inazio Mujika Iraolak liburu honetan, denak ere elezahar tankeran tajututa. Hainbat benetako leku (Paris, Galizia, Lisboa, Silos, Euskal Herria) eta pertsonaia historiko (Mata-Hari, Picaud, Lizardi) eta alegiazko agertzen dira liburuan barrena. Artxibo, liburutegi eta abarretako hauts betierekoa harrotu eta gelditzen denaren kronika egin nahi izan digu autoreak, prosa zaindu eta atsegin batez.
«En la vida hay dos tipos de palabras: las del día y las de la noche. Las palabras del día tienen relación con nuestro pensamiento, con nuestra razón, con nuestras decisiones. Las palabras de la noche, sin embargo, nacen de nuestros sentimientos, de nuestra pasión y deseos, y así, son mucho más libres, más reales». Con estas sugerentes palabras comienza la emisión radiofónica nocturna que será la columna vertebral del libro. En ella, las palabras, vestidas de gala, se entrecruzarán con la música, el amor, el desencanto y el misterio. Mundua lo dagoen bitartean ofrece al lector una amplia gama de lectura, proyecto que fue creado para ser espectáculo literario, o libro que no es únicamente libro.
Ileak uretan eleberriko protagonista, Inas, 1939an jaioa da. Inasek ez du bere aita ezagutu. Karrerako azken azterketa egin, eta biharamunean jakin du hura nola hil zuten Gerra Zibilean. Egun berean argitu du Kimikako ikasketak Gerran izandako jokabidearen ondorioz aberastu zen aitonaren —ama Margaritaren aitaren— diruari esker egin ahal izan dituela eta hark bestelako ondasunik ere utzi diola herentzian. Urteak behar izan ditu ondasun horrekin zer egin erabakitzeko. Iraganak jazartzen du Inas. Iragan hori hein batean berak ahalbidetua izan da; baina, bestalde, zati handi batean ez da bere esku egon eta burutua jaso du. Eguneroko gorabeherei erantzutea bezain nahitaezkoa gertatzen zaio bere iraganean arakatzea bizitzan aurrera egin ahal izateko. Nortasuna eraikitzeko beharrezkoa dela iragana esan ohi da; batzuetan, hala ere, zama bilaka daiteke. Inasen iragana batik bat hiru harirekin txirikordatua izan da: aitari gertatutakoarekin, aitonaren herentziarekin eta amaren jokabidearekin. Horrenbestez, bere aurretikoen historia miatuz joango da bere nortasunaren zenbait zirrikitu ezagutzen.
“Nadie querría morir orinándose encima. Es mucho peor que morir desnudo, sin un atisbo de dignidad. Cuando me preguntan cómo me gustaría morir, yo respondo con el vestido de flores moradas. Es el más bonito que tengo”. El juego de las sillas, además de un pasatiempo infantil, es una metáfora de la vida: cada vez, alguno de nosotros se quedará sin sitio, y deberá abandonar el juego. El amor, la guerra, la libertad, la rebeldía… poderosos y eternos dardos que atraviesan las vidas de los moradores de un pequeño pueblo. Tres voces femeninas tejen la red de esta novela: conoceremos a Teresa, Martina y Eulalia en su infancia, correteando por los adoquines, y en su juventud, con sus ilusiones y rupturas, y también hoy, asomando, ya ancianas, a través de las grietas de la memoria, tomando café, cada cual en su silla… Una novela de estilizada belleza construida sobre los sentimientos, pero también sobre la dignidad y sobre el papel reparador de la memoria.