Vasco



WAKEFIELD
Bilduma honetan ageri diren kontakizunak “fantasia” hutsak, edo ia hutsak dira –nahiz eta batzuetan erakutsi morala egon; baina kontakizunak hain dira indartsuak, non erakutsiaren eranskinak ez baitie ia eragiten–. Aspaldiko kontuak kontatzen zaizkigu, baina modernoak dira iaz argitaratuak izan balira bezala. Esan izan da, Hawthorne eta Poe konparatuz, Hawthorneren ipuinak ametsak direla, eta Poerenak amesgaiztoak. Ez da horrela guztiz: Hawthornerenak ere amesgaiztoak dira. Baina Hawthorneren pertsonaiak, Poerenak ez bezala, “herriko” jende “xume”, “zintzoa” dira: haurtxoak, amak, amonak, nekazariak, errementariak, apaizak, mundurik ikaragarrienak sortzeko gai direnak; bereziki, elkartzen direnean, gizabanako izatetik masa izatera igarotzen direnean; katarsiak edo histeria kolektiboak jotzen dituenean; gezurrik handienak sinetsirik, denak bat eginda, astakeria lazgarrienak egiteko gai direnean.

GORPUTZEKO HUMOREAK
Hezurrek haragiari nola, hala eusten diote Gorputzeko Humoreek, haragian barna zirkulatzen dutelarik, espirituari, gorputzean gertatzen den ororen eragingarri. Errorentzat lau humore daude nagusiki: Melankolia, Hazia, Odola eta Tinta. Laurak nahikoa humore beltzak. Horiek baliatzen ditu tedium vitaeaz eta edergoseaz, sexuaz eta maitasunaz, adiskidantzaz eta gerrez, irakurtzeaz eta idazteaz aritzeko. Egunerokotasuna gai mitiko bihurtzera jolasten da Erro liburu honetan, gure etorkizuneko heroiak sentitzera.

ITZARRI NAHI EZ ZUEN PRINTZESA
Behin batean bazen herri bat, eta herri horretan printzesa bat zegoen lo, eta, usadioak dioenez, printzesa iratzartzea lortzen duena berarekin ezkonduko da, eta errege izango da. Baina printzesa iratzartzeko, ipuin bat esan behar… Europako etxerik nagusietako printzeak etorri dira herrira, nork bere ipuina kontatzera, printzesa iratzarri nahian denok ere. Herriak alkatea ere badu, ordea, errege izan nahi duena, gainera; eta horretarako mila trikimailu erabiliko ditu printzeen lana eragozteko. Eta, herri guztietan bezala, badira bi maitale, Joanes eta Justina, printze eta printzesa; gizon-emakumerik arruntenak printze-printzesa bihurtzen baititu maitasunak.Hori guztia kontatzen du Felipe Juaristik, poesiaren zordun den prosa batez, fantasiarekin batera, errealitatetik harantzago eta ametsaren esparrutik gertu dagoen mundua euskal irakurlearengana ekarriz.

PIKE ETA PITITO
Más de 10 años. Pike eta Pitito es un cálido cuento que tiene como eje el idioma potolense y el caserío Goienetxea de Berriain. La relación entre Pike y Pitito teñirá de vivos colores sus vivencias, aunque al final, Pitito tendrá que partir solo a vivir la gran aventura...

LABUR AROZ
Labur Aroz es una colección de relatos cortos escritos por Joxe Austin Arrieta durante los últimos 22 años. Exceptuando las dos primeras, todas las demás narraciones son publicadas por primera vez en esta colección que el mismo autor denomina como crítica, auto-crítica o para-crítica.