Giza premiei eta ekosistemari, bi-biei egokitutako gestio modua da, funtsean, Garapen Iraunkorra. Horrelakorik inoiz gauzatuko bada, inguruneari ematen zaion garrantzi berbera eman behar zaio pobreziari, banandu ezineko tandema osatzen baitute bi kontzeptuok. Horrek, jakina, muga etikoak eta ekologikoak eskatzen ditu, eta, azken batean, munduan gaur egun nagusi den sistema sozio-ekonomikoaren aldaketa. Garapen Iraunkorra ez da hala ere utopia halako bat, gauzatu litekeen zerbait baizik. Horretarako, ordea, errotik aldatu beharko ditugu denok ñeta, bereziki, maila bateko edo besteko agintea dutenekñ geure pentsamolde eta jokabideak.
Barnekoia atera zaio Juan Garziari bere lehen nobela. Teo eta Laura Portugalen barrena doaz oporretan. Leku berak korritzen dituzte, bazter berak ikusten dituzte, baina bakoitzak bere argazkiak ateratzen ditu ordea. Bi pertsonaia horien arteko harremanak eta oroimenak osatzen dute nobelaren funtsa.
Bidaia labur eta biziak proposatzen dizkigu Cillerok ipuin-liburu honetan. Underground kutsuko bidaiak zinema irudiz beteak. Badute infernurako harako jaitsiera ospetsu harekin zerikusia: nork bere baitara egindako bidaia da, nork bere baitako eskaileretan behera egitekoa, ezezagunaren atarian jartzen gaituena. 29 ipuin ageri dira Hollywood eta biok liburuan, Bilbon, EEBBetan, Baionan eta beste hainbat lekutan kokatuak; beste hainbat leku, eta bakarra, finean: literaturaren erdigunea.
Iuan de Tartas zuberotarraren Sugearen errautsa hau osatzen duten zatiak, bere bi liburuetatik hartuak dira: Onsa hilceco bidia (1666) eta Arima penitentaren occupatione devotac (1672). Bi parte ditu liburuak. Lehen partean, zati narratiboak hautatu dira, eta bigarrenean heriotzari buruzko testu luze filosofiko bat, autorearen erretorikaren gailentasuna agerian uzten duena. Zatiok, sailaren filosofiari jarraiki, euskara batuan (ahal den neurrian) jarri dira.