Baleen berbaroa es un thriller histórico situado en un pueblo de la costa vasca, Mundatxa durante el siglo XVI. Una ballena es avistada por varios marinos del pueblo, que inmediatamente se disponen a darle caza. Durante la caza de la ballena, se despiertan viejas rivalidades y rencillas entre los participantes, siendo estas desavenencias la antesala de la muerte del pescador local Ezkerti que aparece muerto en circunstancias un tanto extrañas que llevan al jóven Sebastián a indagar entre los miembros de la Cofradía de pescadores de Mundatxa. Sebastián recibe el consejo del armador Agirre, encerrado en un mensaje críptico : Lo que está bajo tierra, ¡es semilla o cadáver?. Pronto descubrirá Sebastián nuevos sucesos, hasta que decide enrolarse en la Armada que se dispone a partir para la Jornada de Inglaterra.
Gertatuko zitzaizun noizbait: entzuten duzu esaldi bat eta hitzek, laser isil nahiz indartsu baten antzera, zainak ireki, zainen barruan sartu, atzera zainak itxi eta odolean txertatuta geratzen zaizkizu, burutik behatzetarainoko buelta etengabean. Agian esaldia izan beharrean, pertsona bat da: ezagutu duzu, eta zure bihotzean hartzen du aparkalekua. Edo egokitu zaizu ezusteko egoera bat, adibidez, Arte Ederretan lizentziatua izanik gasolindegi batean lanean aritzea, eta jasangarria egiteko errealitateak asmatzen dituzu. Horrelakoa da Gasolindegian hau: leku bat, bai; zazpi kontakizun, bai; eta aldi berean gure barruan burutik behatzetaraino buelta amaigabean dabilen guztia. ÍndiceNotre dame du fakir (p. 7) -- Posterapia (p. 10) -- Venusen zapatilak (p. 19) -- Kuros hilkorra (p. 49) -- Hotzean ere bero (p. 47) -- Hortus conclusus (p. 71) -- Mezuak telegonoan (p.95)
Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean.Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala.Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia.Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.
Idazlearen eginbehar nagusia munduak sortzea bada, hona hemen literatur lan bat. Australiako aborigenen munduan du abiapuntua Sagastizabalen eleberriak. Hango baztergabetasunean, ehizan eta bilketan, larrugorritan bizi zen jende baketsua, poesia hutsa diren bere sinesmenekin.Oinarria hori badu ere, mundu oso bat sortzen du ia ezerezetik, izen, izan eta guzti, fantasiaren festa betean eraikia. Sexualitateak presentzia handia du liburuan, sexu-aukeren arteko muga lanbrotsuek eta jolasak bezala. Kontabidearen taupada komikiarena da, umorez eta poesiaz lurrindua.