Ir al contenidoOtros niveles o modalidades formativas
Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori; horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera. Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin batera. Baleak eta gizakiak aurrez aurre...
Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten dute. Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez daukate itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea, trikotatzea, paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea. Bisitak ere badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz zaharrekin gogoratzen. Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera, bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu, Mikela, Boni eta Eukenirentzat.