Ir al contenido
«Eta zer den ene beste esku hau, ezabatzen baitu idazten dudana oro; eta zer den eztarri hau ere, beste baten hitzak ahoskatzen baititu; eta zer diren ene oinak, eromenaren bidean galtzen baitira, eta egiten baitute tristuraren deserrian herri, esperantzaren aberrian atzerri».Hala idazten du autoreak, akufenoak deitutako atalean, eta deserri horretan, atzerri horretako duda-mudetan ez atzera ez aurrera eraikitzen du bere literatur lan heldu bezain kezka sortzailea, umorearen hariz, absurduaren ehunean.