Libros troquelados o recortables



L’ERUGUETA GOLUDA AMB TITELLA (CARLE, ERIC)
ntroduce el dedo por el agujero y haz que la Pequeña Oruga Glotona recorra todas las páginas del libro. Libro para jugar y comenzar a contar. Páginas en cartoné con troquelados.

XIMON ETA JANTZIAK (DENEUX, XAVIER)
Jantziak ezagutzeko kartoizko liburu koloretsu berezia. Liburu txiki hau ezin egokiagoa da haurren eskuetarako, eta orrialde bakoitzak duen formari esker, haurrak ondo identifikatuko ditu barruan azaltzen diren objektuak. Poltsikoan ere sartzen direnez, edozein lekutara eraman, eta ondo pasatzeko aukera ematen duen jolasteko liburuak.

SORMENA LANTZEKO JARDUERAK (FORDACQ, MARIE)
Irudiak osatuko dituzte, paperezko hauspoak egingo dituzte, edota hatzetako txotxongiloak, lore magikoa, betiko balio duen egutegia, tangrama, liburua… Animalia bitxiak asmatu eta imajinatuko dituzte, bi eskuekin aldi berean marraztuko dute… Marrazteko, tolesteko eta mozteko 70 jarduera baino gehiago biltzen dituen jolaskoaderno originala.

HARTU ETA EMAN (FELIX, LUCIE)
Apurtu eta eraiki, ireki eta itxi, agertu eta desagertu, piztu eta itzali… Kartoizko liburu interaktibo original honekin jolasten duten bitartean, etxeko txikiek kontrajarriak diren ekintzak ezagutuko dituzte.

GAUA (DEXET, HECTOR)
Liburu tolesgarri fosforeszentea (gauean distira egiten duena) gaueko mundu erakargarrian murgiltzeko eta inguruan dagoenari behatzeko. Liburu honek, alde batean, gauak gordetzen dituen sekretuei buruzko kontakizuna jasotzen du, eta bestean, hiztegi zabala gaueko hainbat animalien izenak ezagutzeko.

EUSKAL HERRIKO ETXEAK (LIZARRALDE DIAZ, JONE)
Ebakitzeko maketa hauekin, paperezko Euskal Herriko hainbat etxe esanguratsu osa daitezke: 1 Hondarribiko Arma plaza 2 Pasai Donibane 3 Hondarribiko Gipuzkoako plaza 4 Hendaiako Jasminen karrika 5 Zumarragako Legazpi dorretxea 6 Donibane Lohizune 7 Mundakako Santa Katalina baseliza 8 Gasteizko Andra Maria Zuriaren plaza 9 Donamariako Jauregi dorretxea 10 Zuberoako Larraineko frontoia