Libros sonoros, musicales y con sonidos



ANIMALES SALVAJES (GROSSBLATT, BEN)
Presencia un enfrentamiento entre leones y elefantes, estremécete con el aullido de los lobos, intenta descifrar el canto de las ballenas del Atlántico, adéntrate en una cueva repleta de murciélagos y échate a temblar ante una manada de feroces osos. Todo esto y mucho más te espera en el interior de este fantástico libro con sonidos reales.

¡GUAU! ¡GUAU! (SUSAETA, EQUIPO)
Desde los seis meses, los bebés comienzan a reconocer y explorar su entorno a través de la vista, el sonido y el tacto. Este libro, y su botón sonoro, ayudarán a tu pequeño a conocer cómo ladra un perrito.

ANIMALIA ZARATATSUAK (SUSAETA, EQUIPO)
Gosari ordua da baserrian... baina non dago txerritxoa? Sakatu liburu honetan dauden botoi soinudunak, eta lagundu Jon baserritarrari txerritxoa aurkitzen.

MI PRIMERA ENCICLOPEDIA (EQUIPO EDITORIAL)
¡Ayuda a los Looney Tunes a encontrar la respuesta correcta con el "Profesor ratón"! Pon el ratón sobre la respuesta., presiona el botón amarillo y, si tu elección es correcta, la luz verde del ratón se encenderá y hará un ruido, pero si te equivocas, entonces se encenderá la luz roja y el ratón exclamará. En este libro aprenderemos los números, los colores, las formas y cosas sobre el cuerpo humano.

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA (HOLZWARTH, WERNER)
“Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. (Biribila eta marroi zen, txorizo baten antza zuen baina okerrena hauxe zen: buruan erori zitzaiola!)”. Honela hasten da sator temati honen istorioa; buruan hura nork egin zion jakin nahian ibiliko den sator burugogorra. Eta ibilbide horretan aurkitzen dituen animalia ezberdinei galdetuko die ea beraiek izan diren hura egin diotenak... harik eta gai horretan adituak diren eulien informazio zehatza jaso arte eta orduan mendekua hartu. Horixe gainetik ipuin honen argumentua, baina hitzak baino adierazkorragoak dira irudiak kasu honetan. Satorraren haserrea eta harridura (animalia ezberdinek “Nik honela egiten dut” esan eta egin ondoren izandako harridura) ederki islatzen baitira orri guztietan; haserrea galdetzean, harridura erantzunean. Baina horrez gain ipuin honen hogei orrietan ez da behin ere aipatzen gorozkia, gorotza, kaka hitz gakoa; hots “buruko hura”. Ipuinean egitura bera errepikatzen da behin eta berriro, eta arestian aipatu bezala bi zatitan banatzen da: alde batetik satorraren galdera, “Zu al zara buruko hau egin didana?” esaldia komentario batekin batera (“galdetu zion ahuntzari, bere ametsetatik irtenaraziz”, “galdetu zion larrean bazkatzen zen behorrari”, “galdetu zion hausnarrean ari zen behiari”, eta abar; eta beste aldetik animaliaren erantzuna: “Ni? Ez, zergatik? Nik honela egiten dut” esaldia komentario batekin batera. Eta berriz esaten diren esaldi horiek errepikapen edo erritmo zentzua ematen dioten bezala, komentarioetako ezberdintasunek aberastu eta bereiztu egiten dituzte animalia bakoitzaren ezaugarriak. Irudietan ere, satorrarekin gertatzen den bezala; haserrea eta harridura, animaliekin ere jolas egiten dute egileek; ahuntza erdi lo daukagu, begia hausnarrean, txerria patxadan, erbia harritua... eta ondoren animalien frogak beraiek ez direla izan erakusteko; mota, neurri, estilo eta ugaritasun ezberdinetako kakak agertzen dira satorraren harridurarako. Ipuina, beraz, oso egitura sinplea duen kontakizuna dugu, guztiz egokia kontatzeko eta irudien bidez jarraitzeko (are gehiago, irudien bidez jarraitu beharreko kontaketa dela esango genuke); egokia haur txikientzat, azken finean umorea da nagusi kaka, gorotz eta gorozkien kontu honetan. Komentario honetan, jakina, ezin dugu ahaztu argitaletxe berri bat plazaratu dela euskal letretan liburu honen bidez: Galiziako Kalandraka argitaletxea, hain zuzen. Haur txikientzako irudi liburuetan espezializatu den argitaletxe honek apostu sendoa egin du kalitatezko liburuekin. Esku artean dugun hau, Koldo Izagirrek euskaratua, horren adibide garbia da.

EL GATO CON BOTAS (ZAGORSKAYA, OLESYA)
El cuento de siempre en un maravilloso libro con bonitas ilustraciones y 10 sonidos que te ayudarán a completar la lectura de esta preciosa historia.

EL PEQUEÑO MUK (ZAGORSKAYA, OLESYA)
El cuento de siempre en un maravilloso libro con bonitas ilustraciones y 10 sonidos que te ayudarán a completar la lectura de esta preciosa historia.