Se ha escrito mucho sobre John Lennon, el cantante símbolo de toda una época. Pero apenas es conocida su adolescencia, esta etapa crucial, entre los catorce y los dieciocho años, que suele marcar nuestras vidas de forma indeleble. Y esos años de la vida del "beatle" por excelencia son apasionantes. Todo lo que Jonh Lennon hizo se gestó en esa fase de su vida. Tal vez por eso, la adolescencia de John es la adolescencia de todos.
Hartz jauna iratzarri da, jaiki, nagiak atera eta jantzi: praka beltz lisoak, alkandora lodi koadroduna; gainean, jertsea. Mendiko botak ere bai. Sua egin, ura berotu eta kafea prestatu. Leihotik begiratu eta ihintza egin zuela konturatu zen. Zamarra hartu zuen badaezpada, betaurreko kutxa gorde eta irten zen. Gandu artean, azeri jaunaren etxea ageri zen. Bost urte ziren hartz jaunaren laguna joan zela. Desagertu egin zen. Hilda zegoela esaten zutenak ere baziren. Goiz hartan, berriz, bere lagunaren etxetik kea zeriola iruditu zitzaion hartz jaunari. Azeriaren itzulera zen!
Mc Atxagen dama ingelesak kontatzen duen ipuina. Behin batean baziren Londresen txito batzuk oso-oso zinezaleak. Hain zinezaleak, nahiago zuten zinea ikusi beste ezer egin baino. Afaldu baino ere nahiago zuten filma bat ikusi. Ez zituzten film guztiak berdin maitatzen, hala ere. Maitasunezkoak baino nahiago zituzten abenturetakoak. Eta abenturetakoetan, behizale edo bakeroetakoak. Eta guztien gainetik, Bakarty James-enak. O! Bakarty James, Bakarty James!!! Hamar txitoen eta irakurle guztion heroi: Bakarty James!
Paris. Hirurogeiko hamarkada. Hamaika urteko mutiko bat, Momo, Kale Urdineko janari dendako saltzailearen lagun egin da, hau da, Ibrahimena, kale judu bateko arabiar bakarraren laguna. Itxurak beti dira engainagarriak, baina: Kale Urdina ez da urdina; Ibrahim ez da arabiarra; eta, bizitza, agian, ez da dirudien bezain tristea. Alkimia lan handia Eric-Emmanuel Schmitt-ena, izan ere osagai gutxi batzuekin, xumetasun inbidiagarri batez, istorio benetan hunkigarria eraiki baitu, arrazoia sentimenduz haragiztatuz eta arima pentsamenduz jantziz. Barrea eragiten du, negarra eragiten du eta, hitz batez, liluragarria da.Paris Match
Amets batean sartuta bizi nahi nuke, Matrix bezalako amets batean, pelikula bat asmatu nahi nuke bizitzatik ihes egin ahal izateko. Batzuetan, ametsak bete egiten dira. Beste batzuetan, amesgaizto bihurtzen. Llum-ek -Triniti izena hartuta orain- ahaztu egin nahi du bere iragana, eta Morfeok, txat batean ezagutu duen internauta batek, lagundu egin nahi dio. Elkarrekin, JOKOA asmatzen dute, sentimenduak manipulatu eta frustazioak hustu daitezkeen unibertso berri bat. Hasieran, ordenagailuan baino existitzen ez den unibertso bat. Harik eta baten batek egoeraren kontrola galtzen duen arte. Orduan hasiko dira benetako problemak.
Marikanta txitxarrak negualdi zoragarria izango du inurritegi batean: inurriei abesten irakatsiko die, eta kanta xume baina alai bat ere asmatuko du, inurriek Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa bat irabazi dezaten. Baina inurriak, nonbait, ez dira kantagintzarako jaio?
Abril es una chica de catorce años que ha vivido mucho para su edad. En el día de su cumpleaños, decide recorrer un camino que la lleva por las casas de acogida para huérfanos donde ha vivido y por sus familias adoptivas, hasta darse cuenta de quiénes son en realidad sus verdaderos padres.