Ir al contenidoFicción e historias reales infantiles y juveniles
Tiritatxo medikuarengana joan dira eta horrela jakin dute gure lagunek Pirritx haurdun dagoela, bi aldiz haurdun gainera. Aparailu baten laguntzarekin entzun ahal izan dituzte txikien bihotz-taupadak indartsu jotzen. Orain guztiak daude noiz jaioko diren zain. Prestaketa lan ugari egin beharko dituzte bien bitartean. Denen artean konpoduko dira ezin hobe.
-Maialen -galdetu nion gero-, zer da maitasuna zuretzat?-Galdera polita. Maitasuna zer den... -berriro isildu zen-. Aurpegi anitzeko panpina, amaiera anitzeko ametsa, zoramen liluragarria... Nik al dakit! Hainbat aurpegi ditu! Berez, guztiz ederra, baina baita tragikoa ere, askotan. Bizitza beraren parekoa da, Idoia, edo hori iruditzen zait niri, abentura bat, agian. -Ez nabil definizio baten bila, Maialen, zuretzat zer den jakin nahi nuke, horixe besterik ez. -Kinka larrian jartzen nauzu. Zer den... Zer izatea nahiko nukeen esango dizut, zer den esatea beste kontu bat da, oso gauza pertsonala esango nuke. Inork ba ote daki? Idoia hemeretzi urte betetzera doa, eta ia urtebete darama etxetik kanpo, nerabezaro zorigabeak eraginiko zauriak sendatu eta bere bizitza propioa antolatu nahian: libre, inongo presiorik gabe. Horregatik,maitasuna ate joka etorri zaionean, gezurra badirudi ere, nahastuta dago. Ezin izango dio, ordea, bihotzaren bultzadari aurka egin, eta bete-betean murgilduko da maitasunaren abenturan. Horrezkero, azken hilabeteetan gorabehera gutxi izandako bizimodua, erabat aldatuko da, tonu arrosaz eta ilunez betetako kaleidoskopio bihurtu arte. Oraingo eleberri honekin, neska gazte baten eskutik, argi-ilunak nagusi diren sentimendu eta harremanenmundu korapilatsura eramaten gaitu Migel Anjelek, arrosatik beltzera, baina beti ere, urdin argia helburu.
"Fernando eta Sebastian trenbidean daude, tunelari begira, bata bestearen ondoan. Sebastian eskuinaldean dago; Fernando, ezkerraldean. Herritik bi kilometrora daude, tuneletik irtenda ageri den tokian: belardi txiki bat ezkerrean, ibairaino, eta belardi handi bat eskuinean, muinoraino. Hirurak eta laurdenetan iristen den trenaren zain daude. Trenaren aurrean gehien eusten dionak irabaziko du azken froga hau, alegia, trena etorri eta trenbidetik beranduen erretiratzen denak. Sebastian kuadrilako liderra bihurtuko da, baina horretarako zazpi froga gainditu beharko ditu, eta ez nolanahikoak. Sebastian hiritik heldu da eta galantak pasaraziko dizkiote herriko lagunek beren kuadrilan onartu baino lehen. Hura, ordea, ez da erraz izutzen den horietakoa, eta, lagunen harridurarako, denak errendituko ditu". Gazteentzako eleberri klasiko bat idatzi du oraingoan Juaristik, abentura eta intrigaz betea.