Akaso museoa itxiko dutela entzuteak aztoramendu handia sortu du bertako bizilagunen artean. Lehoi disekatuaren laguntzaz, Egiptora itzultzea erabaki du momiak. Baina, nork adieraziko ote dio bidea?
Con este pequeño libro-colgador el niño disfrutará observando las imágenes de los animales que viven en el jardín, a la vez que amplía su vocabulario. Además, con él, el niño experimentará sensaciones táctiles.
Haikuak japoniarren poesia egiteko modu eta neurri berezi baten fruitu dira. Laburrak. Erritmo oso bizikoak. Hitz gutxitan mundu oso bat zabaltzen dakitenak: leiho txiki-txiki batetik begiratuta ere zerua beti baita mugagabe. Juan Kruz Igerabideren poemario hau harrigarria da bere finezian, eta material guztiz aparta haurraren sentiberatasuna bideratzeko: errezitatuz, jolas linguistikoetarako erabiliz, imitazioz berriak asmatzeko Labur esanda: hitzarekin plazer sentitzeko.
Harrera ezin hobea izan dute Bernardo Atxagaren Xolaren xolakeriek. Mikel Valverdek eginiko marrazkiek ere gure etxe sukaldeetaraino egin diete sarrera hala Xolari nola Grogo jaunari. Xolak badu lehoien berri izan zen bildumako lehen lana eta argitara orduko beregana zuen arrakasta. Espainiako Sari nazionala ere irabazteko zorian izan zen: finalista izendatu zuten. Euskaraz kaleratu eta berehala gaztelaniaz argitara zenean ere pozik jaso zuten irakurleek eta kritikak. Xola eta basurdeak izan zen bigarren eta aurrekoaren harrera bero bera inguratu zuen. Gaztelaniazko itzulpenak ere saririk irabazi zuen iaz.
Con este pequeño libro-colgador, el niño disfrutará observando las imágenes de animales de la selva a la vez que amplía su vocabulario. Además, experimentará nuevas sensaciones táctiles.
Olga eta Alex ikaratuta daude bizi diren etxebizitza-sailean gertatzen ari diren gorabehera misteriotsuak ikusita. Susmoa dute beren artean izaki arrotzen bat bizi ote den, bertako guztien bizitza- hariak mugitzen dituena. Ia bizilagun guztiek jasan behar izan dute gertaera arraroren bat, eta igogailuaren ingurura bideratu dituzte beren peskizak. Duela urte batzuk bi ume desagertu omen ziren inongo arrastorik utzi gabe, eta...
Paula eta Migel oraintxe heldu dira gurasoekin oporrak pasatzen dituzten mendiko etxera.?Hara! Hemen sekulakomaitagarriak biziko dira, seguru ?esan du neskak.Baina etxearen inguruan paseatzen hasi eta ez dute maitagarririk aurkitzen, emakume bat baizik? sorgina dirudiena!