Ficción e historias reales infantiles y juveniles



JOLAS EGINEZ IKASI (SOLER COBO, TERESA)
Liburu honetako jarduerekin, jolastuz ikasiko duzu besteak errespetatzen, ingurumena babesten, higienea behar den bezala zaintzen, eta, batez ere, pertsona izaten. Modu dibertigarrian, gogoeta egingo duzu ipuin bakoitzaren istorioaz, eta zein diren baliorik hoberenak ulertuko duzu.

EL GEGANT ROMUALD (PELLICER SÒRIA, Mª DOLORS)
En un país més enllà del mar vivien una colla de gegants destarifats. Eren més alts que una casa de tres pisos, però tenien el cap tan xicotet que no hi cabia ni un pensament. Excepte a Romuald.

XOLA ETA ANGELITO (ATXAGA, BERNARDO)
Xola lagun baten baserrira joan da, eta hango txakurraren eraginpean erabat aldatzen da gure Xola sinpatikoaren izakera. Erabat egin zaigu jatortu, hizkeran eta beste...

MATTIN, JADANIK TXUPETERIK GABE DABIL (STELLMACHER, GERMIEN)
“ Ezin naiz inora joan txupeterik gabe”, esan du Mattin untxitxoak. Baina, gero, ohartu da bere lagun guztiek jadanik ez dutela txupeterik erabiltzen. Txupeteak haurtxo txikiek baino ez dituzte behar. Eta Mattin dagoeneko handia da. Orduan, txupeterik gabe ibiltzen saiatuko da, eta konturatuko da ez dela batere zaila. Jolas-liburu dibertigarri honekin txupetearen beharrik ez izaten ikasiko duzu.

EHUNZANGO DANTZARIA (IBARROLA LÓPEZ DE DAVALILLO, BEGOÑA)
Mitxoleten zelaian animalia asko bizi ziren, eta elkarri laguntzen zioten lagun onak zirelako. Ehunzangoa aparta zen jaiak alaitzeko, oso dantzari trebea zelako. Egun batean, apo beldurgarriak bere jaian dantzan egiteko eskatu zion ehunzangoari.

ANAREN BAKARDADEA (JORDI SIERRA I FABRA)
Hamabost urteko neska zoriontsua zen Ana, baina hanka-sartze larria egin zuen: maitasunaren besoetan jarri inongo babesik gabe. Huts horren ondorioak gogotik pairatu beharko ditu bata bestearen atzetik bakardade larrienean. Ez du jasoko ez gertuko ez urrunekoengandik inongo laguntzarik, eta gizarteak halako egoeretan erakutsi ohi duen hipokresia eta faltsukeriaren erdian hilko da odolustuta. Gogoz kontrako haurdunaldia jasatea suertatu zaien ehundaka gazteren egoera salatzen duen liburu zuzen eta konprometitua da hau.

RAKEL BELDUR DA (AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ)
Munstro bat ikusi duela iruditzen zaion bakoitzeko Rakelek esnatu egiten du bere ahizpa Tina.Lehen mailako idazle puntakoenak idatzitako letra magikoak dira sail honetan aurkituko direnak. 4-6 urte bitarteko umeak esku artean ibili eta irakurtzeko, begiratu eta gozatzeko. Eskuizkribuan eta letra larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia aurkituko duzue. Sail hau osatzen duten 20 liburuak euskaraz, gailegoz, katalaniaz eta gazteleraz argitaratu dira aldi berean.