Estudios mediáticos



KOMUNIKAZIOAREN TEORIA:PROPOSAMENA
Gauza gertuko eta errazenak izaten dira azaltzen zailenak. Horixe bera gertatzen da komunikazioan: denok dakigu komunikatzen, baina komunikazio-ikertzaileei zaila egiten zaie definitzea zer den. Zailtasun hori onartzeak, hain zuzen, zabaldu du Komunikazioaren Teorian beste iker-alor bat. Hemen proposatzen da komunikazioan pentsatzea gizakiaren izaera bikoitzetik, gizarteko eta banakotik, abiatuta, eta komunikazioa funtsatzea hurkoarekin harremanak izatean, munduan eragitearen bitartez.