Aneren bizikleta desagertu egin da. Norbaitek lapurtu dio. Batean zein bestean bilatzen aritu ondoren, Gobernuz Kanpoko Erakunde baten eskuetan dagoela jabetuko da. Baina beranduegi izango da. Erakundeak Afrikara bidali du, Gambiara. Bizikleta berreskuratzeko ahaleginean, eskaera formal bat idatzi, eta gutun bidez bidaliko du Anek aitonaren laguntzarekin. Bueltan, Sarubak erantzungo dio, bere adin bereko neskatila gambiar batek. Anek bizikleta galdu, baina lagun berri bat irabaziko du.