Igande goiza da. Garajera jaitsi da Xabi, autoa hartzera, ondoko herrian lasterketa batean irten behar du eta. Isiltasunean, "miau" entzun du, autoaren motor aldetik. Isilunea, eta berriro ?miau". Ez dauka dudarik: katuek egiten dute miau. Laster ezagutuko du Bixitxo, bolada batean bizimodua aztoratuko dion katakume bizi-bizia.