Bidegorriak hizkuntzentzat liburuak euskarak prentsa abertzale elebidun garaikidean daukan presentzia du ikergai. Abiaburuko hipotesia da: prentsa abertzale elebiduna aho biko ezpata da euskararentzat, batetik haren gutxieneko presentzia bermatzen badu ere, bestetik garapen kuantitatiboa mugatu eta kualitatiboki bere barne-ahalak taxuz garatzea eragozten diolako. Liburu honen oinarria Aitor Zuberogoitiaren doktorego-tesia da, Txema Ramírez de la Piscinak zuzendua eta Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean: Egin, Deia, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du Pays Basque kazeten ikerketa eta euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena izenburuaz aurkeztua cum laude kalifikazioa lortu zuena.