Untxi familia jator batek mindfulness praktikak konpartituko ditu irakurleekin, izan haurrak, gurasoak nahiz irakasleak. Hainbat teknika eta baliabide eskaintzen dira haurrak eguneroko bizimoduari beste era batera aurre egiten ohitzeko, gorputzean gertatzen zaienari arreta eginez eta ez buruan sortzen zaienaren mende jokatuz. Horrela, estres sentsazioa menderatu, eta antsietatea eta larritasuna arinduko dituzte. Lan honetan indartu egiten dira, besteak beste, gorputzari buruzko kontzientzia hartzea, gauza txikiez gozatzea, bost zentzumenekin jatea, arnasketari erreparatzea edota lasaitzen ikastea. Harribitxi bat, irudi bikainez jantzia. Ipuin bakoitzaren amaieran meditazioen audioak daude entzungai QR kodeen bidez.