Nahiak hamar urte ditu, eta, bere lagunekin batera, balleta ikasteko izena eman du. Sabelean sentitzen dituen kili-kiliak tximeletak direla esango diote etxekoek. Laster ikusiko du, ordea, balleta ez dela horren erraza, eta tripa barrukoak beldarrak direla esango du berak: tximeleta bihurtu aurreko xomorroak. Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi duen lan honetan, Irati Bediagak haurtzaroko beldur eta konplexuen gaia lantzen du, aldi berean umorez eta sentiberatasunez.