Euskal ipuin eta legenda hautateka honek gure herriko nekazarien, arrantzaleen eta artisauen bizimodu tradizionalean barneratzen gaitu. Mendien, haranen eta itsasertzen paisaje batez, bere hizkuntzaren aberastasunaz, eta jainkotasunez eta jeinuez beteriko aspaldi-aspaldiko pentsaerez markatutako izpiritua da. Izpiritu hori beste kulturen eraginez aberastutako herriaren gogoan kontserbatu zaigu denboran zehar.