Baldar liluratuta dago duen guzti-guztiarekin: orroak, lapurretak, bizar luzeak...Tamalez, azken boladan, aspergarri samar dabil dena negar-ibarren. Baldarri herria arpilatzea bururatu zaio, eta, bere adiskideen laguntzaz, herriko okindegia garbituko dute.Lehendabizi, baina, altze kakarekin malabarismoak egiteari utzi beharko diote, sotoko trollari iskintxo egin, eta, azkenik, txalupa bat eraiki, upel bat eta lokatza erabiliz...