Arrosa da ipuin honetako narratzailea eta protagonistetako bat. Bosgarren mailan dabil eta aurtengo ikasturtea oso berezia izan da gauza asko gertatu zaizkiolako, batez ere Banbari eta Joxeri esker. Banba gelara iritsi zenean hasi zen dena. Izan ere, gelan asko eta asko aho zabalik geratu ziren ikusi zutenean. Herrian ume afrikar bat ikusten zuten lehenengo aldia zen. Banba senegaldarra da eta hasieran ez zekien euskaraz, baina poliki-poliki euskara ikasteaz gain, gure ohiturak ere ezagutu ditu, eta baita guk bereak ere.