Manuel zahar-etxe batean bizi den gizon zakar eta isila da, baina Milagros bertara bizitzera azaltzen denean, agurearen egoera erabat aldatzen da. Milagrosen barne-indarrak eta bizipozak Manuel inguratzen duen iluntasuna argituko dute, baita honek dituen beldurrei aurre egiten lagundu ere. " Argiaren hautsa " -k bizitza, heriotza, duintasuna eta oroimena jorratzen ditu; samurtasuna zein hunkiberatasuna nagusi diren arren, testuak ez die muzin egiten guztiok jasaten ditugun bizipen latzei.