Bob Esponjarekin zenbatzen ikastea dibertigarria da! Haurrek primeran pasatuko dute, Bob Esponjari falta diren zenbakiak aurkitzen laguntzen. Gainera, puzzleak egingo dituzte, baita oinarrizko gaitasun matematikoak garatzeko lagungarri izango zaizkien beste zenbait jarduera ere. Zenbatzen, zenbakiak idazten nahiz izendatzen eta problema errazak ebazten ikasiko dute, besteak beste. Ezkutuko erantzunak dakartzaten orrietan, haurrek hutsuneak beteko dituzte, eta gero orri ertzetik tiratuko dute, ongi erantzun duten ikusteko. Jarduera dibertigarri horiek oinarrizko kontzeptu matematikoak ikasten lagunduko diete. Ikasi zenbatzen Bob Esponjarekin ikasteko tresna bikaina da, eta eskolan landutakoa osatzeko eta berrikusteko aukera emango die haurrei.