Lehen hitzetatik (Eder direnen eder) azkenetara (zinez gezur gartsu), edozein gizon-emakume izaten zekien gizonak, Shakespeare berdingabeak, gizon-emakume orok noizbait goza-pairatu duen sentimenturik gaitzen hori ele eder bihurtzen digu: amodioa. Ibilbide horren gorabeherek markatzen dute soneto ospetsuona: esperantzatik loria-ustera, zalantza goxotik etsipen mingotsera.Gurean Oihenartek abiarazi zuen tradizio apurraren ildo zahar-berritik ekin dio Juan Garziak Shakespeareren Soneto Hautatuon itzulpen-egokitzapenari, neurtitz jantzi ederrez gureturik literatura unibertsaleko poesia-lan ospetsuenetako hori.