Hegoik izugarri maite zituen animaliak, den-denak gainera. Berdin zitzaion txiki zein handi, intsektu zein hegazti, arrain zein ugaztun. Horregatik, haren etxean, elkarrekin bizi ziren arrainak, euliak, labezomorro bat, loro bat, txakurra eta katua.