Gida honetan, hizkuntza argi eta zehatzarekin azaldu dugu zein den historia klinikoa egiteko eta zeinu fisikoak biltzeko modua miaketa-teknika nagusien bidez. Ikasleak, graduondoko ikasleak eta mediku ez-espezialistak zenbait miaketa osagarri ere ezagutu, erabili eta balioetsi behar dituzte, horien erabileran eta praktikan hierarkia-ordena bat ezarrita. Miaketa-gida honek eguneroko jarduna errazten du, bere formatuagatik eta dituen 292 ilustrazio errazengatik.