¿Inork ez zuen sekula ahaztuko Nick Allenek hirugarren urteko gela uharte tropikal bihurtu zuen eguna. Oraingoan, berriz, Nick bosgarren urtean dago eta kontua zeharo aldatu da. Denek dakite hizkuntza irakaslea hiztegi zale amorratua dela, X izpien ikusmena duela eta bere orduan inortxok ere ez duela berea egiten. Nick ahalegintzen denean, zigortu egiten du eta zigorraren ondorioz, hitzen eta haien jatorriaren munduan murgiltzen da. Horretan ari dela, plan korapilatsuagoa bururatzen zaio: hitz berri bat asmatzea...