Irakurleari aurkezten zaion idazlana jaio da gaurko Psikologia Sozialeko ikuspegi zabalaren berrikusketa emateko asmoz. Horretarako, batetik, saiatzen da Psikologia Sozial barrutia zedarriztatzen, bai ikuspegi metateorikotik, historikotik, ekintza eremutik eta zientzia sozialetan artikulagunea den ikuspegietatik. Bestetik, Kognizio-ebaluazio-portaera erlazioa, jarrera gaia alegia, aztertzen du, bai prozesu gisa bai kontzeptu gisa; jatorriz, osoki psikosoziala den jarrera eta jarrera-aldaketa ikerketa sakonduz. Psikologia sozial europarrak izan dituen ekarpen nagusienak ere lantzen dira idazlan honetan, irudikapen sozial eta taldearteko harremanetarako teoriak era sakon batean aztertuz.