Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate esan zuen ahots batek.