Lan honek, bere izenburuan dioen bezala, hizkuntz eskubideak zer diren eta Euskal Herrian zertan diren azaldu nahi du. Hizkuntz giza eskubideen oinarrizko kontzeptualizaziotik abiatuta, Euskal Herrian dugun egoera jurilinguistikoa aztertu du euskararen estatus diferenteak azalduz. Baina, lan honen ikuspegia ez da juridikoa. Euskal Herriko herritarren hizkuntz eskubideak zertan diren ez digu indarrean dagoen hizkuntz legeriak soilik esaten. Legezko egoera hori azaleko egoera formala baino ez da, errealiatea anitzagoa da eta legeak ezartzen duen statu quoaren azpian onartze eta kuestionamendu, inertzia eta erresistentzia, jokamolde, joera eta jarrera ezberdinak daude hizkuntza den errealitate anitz eta identitate elementu horren inguruan. Beraz, lan honek egoera jurilinguistikoa ez ezik, hizkuntz eskubideen inguruko gizarte prozesuak, herritarren bizipenak, kexak eta aldarrikapenak ere azaldu ditu; gizarte prozesu horietan baitago egun euskaldunen hizkuntz eskubideek dituzten legezko mugak, trabak eta aitortzarik eza aldatzeko aukera.