Diskurtso-markatzaileez dihardugu liburu honetan. Zehatzago esanda, diskurtso-markatzaile jakin batzuez: birformulatzaileez. Diskurtsoa berrinterpretatzeko prozedura bat da birformulazioa: haren bidez esataria aurreko diskurtso-atalera itzultzen da, hura berrinterpretatzeko edo bestelako ikuspegi batez aurkezteko. Birformulazioa, beraz, diskurtsoan lehenago adierazitakoa bestelako hitzez berradieraztea edo birformulatzea da. Eta, eginkizun horretarako, besteak beste, birformulatzaileak baliatzen ditugu: alegia, hots, hau da, bestela esanda, hain zuzen (ere), hurrenez hurren, azken batean, laburbilduta, dena dela, edozein modutan, hobeto esanda, bestela esanda?