Fernando Aire Xalbador (Urepele, 1920-1976) XX. mendean Euskal Herriko pertsonarik paradigmatikoenetakoa dugu. Artzain eta laborari, ehiztari eta bertsolari, tradiziozale eta berritzaile, isila eta dixolaria, latza eta sentibera, eskolarik gabeko eta goi mailako poeta, mistikaraino omen iritsitako herriko fededuna.Lan honetan, Xalbador erlijio- eta sinesmen-esperientziaren ikuspuntutik aztertuko dut, behar denean, beste ikuspuntu batzuetarako ihesaldiak ekidin gabe.