Ordena soziala politikaren bidez egiten da (profesionalek lagunduta), eta zientziaren bidez pentsatzen da (ikerkuntzak lagunduta). Gizartea aldatuz joan da, ekiteko eta gogoeta egiteko baliabideak ere aldatu egin direlako. Ikerkuntza sozialean, zehazki, teknika kuantitatiboen enfasia baztertu eta teknika kualitatiboak erabiltzen hasi dira, teknika parte-hartzaile eta esku-hartzaileetara iritsi arte. Zer soziala eraikitzeko modu heteronomo eta hierarkiko bat adierazten dute teknika horiek, baina bada modu autonomo eta anarkiko bat ere, eliterik gabea. Urrunago, soziosofia dago, zer sozialera hurbiltzeko modu jakin bat, kontuan hartzen dituena edertasuna, magia eta abar. JosŽ çngel Bergua (Lafortunada) Soziologiako doktorea da, eta Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularra. Hainbat gairi buruz ikertu du: sormena, moda, ingurumen-gatazkak, herrien eta hirien arteko harremanak, gazteak, modernitatearen krisia, baita sozialki eratzailea denarekin lotutako auzi teoriko eta metodologikoak ere. Zenbait artikulu argitaratuak ditu aldizkari espezializatuetan, eta, horiez gain, baita beste lan hauek ere: La gente contra la sociedad. Impacto sociocultural de un divertimento juvenil (2002), Los Pirineos y el conflicto del agua (2003), Patolog’as de la Modernidad (2005), Lo social instituyente. Materiales para una sociolog’a no cl‡sica (2007) eta Sociolog’a de la pol’tica (2009).