Kepa, Alazne eta Beñat. Adin bertsuko hiru ezezagunen bizitzak nahasten joango zaizkigu eleberri honetan. Hiruren beldurrak, ilusioak eta esperantzak korapilatzen doaz elkar ezagutzen duten neurri berean. Kepak nahikoa lan du bikotekidearekin eta alabekin duen harremana zaintzen. Alaznek galduta ikusten du bere burua, ilusioa berpiztuko dion zerbaiten zain. Beñatek bizitza bakarti eta lasaia hautsiko dion ezustekoa jasoko du. Hirurek borroka egin beharko dute bere bizitzen norabidea aurkitzeko...