Hiztegi honen oinarria Ibon Sarasolak lehenago eginak egin ditudan gaztelania-euskara bi hiztegiak dira. Oinarri hori osatzeko, Orotariko Euskal Hiztegia osorik irakurri du, horko ahalik eta hitz, esapide eta adibide egoki gehienak hiztegi honetan txertatzeko. Orobat egin du Ereduzko Prosa Gaur aplikazioko hainbat idazlerekin. Bestalde, G. Garateren Erderakadak eta J.M. Elexpururen Bergara aldeko hiztegia lanetatik hiztegi honetarako egokia iruditu zaion guztia ñhots, adibide eta esapide asko eta askoñ hartu du. Ildo beretik ez dira gutxi Egunkariatik lehen eta Berriatik orain hartu dituenak, zuzenean nahiz Irene Arraratsen bitartez. Bukatzeko, Elhuyar hiztegia buru batetik bestera aztertu du, eta ahalegin berezia egin du ahal zuen guztietan harekin bat etortzeko, euskal hiztegigintzak gaur egun agertzen duen batasun nabarmena areagotzeko bidean.