Hogeita bost urte bete dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak aurrenekoz taula gainera igo zirenetik. Ibilbidea hasi zutenetik hamaika bizipen izan dituzte, beraiengan sekulako arrastoa utzi eta euren unibertso propioa sortuz; liburu hau dugu horren guztiaren lekuko. Amagoia Mujika kazetariak eginiko kronika honi esker, sudur gorriaren eraginpean bizi diren Aiora, Joxemari eta Mertxe ezagutuko ditugu zuzenean. Horretaz gain, txikienen gozagarri izango diren pailazoen hogeita bost bideoklip jasotzen dituen DVDa eman dugu argitara.