Egunero esaten dugu Gure Aita: «Santu izan bedi zure izena». Eta ongi egiten dugu hori eskatzean, Jainkoa baita gizakien hitzetan pisuena. Ez dago deitoratuagorik, moztuago eginik. Gizakien belaunaldiek urratu egin dute hitza beren alderdikeria erlijiosoekin; Jainkoa dela eta hil egin dute eta hil egin dira; gainean darama atzapar guztien aztarna eta guztien odola. Ulertzekoa da zenbaitek iradokitzen dutena: «geroko gauzez» aldi batean isilik egoteko, hitz gaizki erabiliak berreskura ahal ditzagun.