Makina elektrikoek garrantzi handia dute ingeniaritza-ikasketa gehienetan, eta sakon lantzen dira industria-ingeniaritzan. Makina elektriko mota asko badaude ere, erabilienak, zalantzarik gabe, transformadoreak, makina sinkronoak eta makina asinkronoak dira, hau da, korronte alternoaren eremuan sartzen direnak. Hiru makina mota horien funtzionamenduaren eta erabileraren oinarriak ezartzera eta sendotzera zuzenduta dago liburu hau. Lehen-lehenik, hasierako gai-multzo batean, makina elektriko horietara aplikatutako elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira, ezinbestekoak baitira makinak elektrikook ulertzeko eta garatzeko.