Garbiñek eta Mariñek berrehun urte baino gehiago dituzte. Hainbeste bizi ondoren, amonatxo xelebre hauek ederto dakite zer dagoen ondo eta zer dagoen txarto, eta ez diete kasurik egiten arauei edota legeei. Egun batean, Sansonkules izeneko erraldoi izugarria ezagutzen dute eta bi atsoen bizimodua hankaz gora jarriko da.