Ikasgelan lan egiteko proposamen zehatza dakar proiektuak, eta oinarrizko gaitasunak (zeharkakoak zein disziplina barrukoak) garatzea da ikasmaterialaren xedea; hori dela-eta, ikasleen jarduera aktiboa eta kooperatiboa da nagusi, eta ikaspena erraztea (laguntzea) egokitzen zaio irakasleari.Proiektua osatzen duten testu liburu hauek ez dute ohiko atal teorikoaren eta atal praktikoaren arteko bereizketa garbirik; izan ere atal guztietan proposatutako jarduerak dira benetako ariketak, eta jarduera guztiak daude integratuta.Ikasleek ez dute ikasten irakasleak emandako azalpen teorikoak entzunez, baizik eta ?ariketak, jarduerak eta atazak eginez? eta helburu horiek lantzeko, hauek dira, besteak beste, material didaktiko honen ezaugarri nagusiak:?Arazo-egoerak.?Ikerkuntza- eta hizkuntza-trebetasunak lantzen.?Hizkuntza-trebetasunak lantzen.?Ebaluazio-jarduerak.?Ikasten ikasteko trebetasunak lantzen.