Bullyinga eta cyberbullyinga, haien hedapena eta eraginak (antsietatea, depresioa, somatizazioak, eskola-arazoak, etab.) direla eta, prebenitu eta landu beharreko arazoa dira. Horretarako, beharrezkoa da ikastetxeak, ikasleak eta familiak barne hartuko dituzten hezkuntza-neurriak hartzea. Liburu honetan cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa bat aurkezten da, zeinak lau helburu baititu: Bullyinga, cyberbullyinga eta fenomeno horiei loturiko rolak identifikatzea eta kontzeptualizatzea. Bullyingaren eta cyberbullyingaren ondorioak aztertzea biktimengan, erasotzaileengan eta ikusleengan. Horretarako, egoera horietan kritikoak izateko eta salatzeko gaitasuna indartuko da. Bullying- eta cyberbullying-jokaerak prebenitu edo/eta haiei aurre egiteko estrategiak garatzea. Zeharkako helburuak sustatzea: esaterako, enpatia garatzea, kooperazioa bultzatzea, emozioen adierazpena gehitzea, etab. Esku-hartze mota hori psikologian edo/eta hezkuntzan aditua den pertsona batek garatuko du, zeina hezkuntza-testuinguruetan eta testuinguru klinikoetan arituko baita nerabe-taldeekin. Cyberprogram 2.0 esperimentalki baliozkotu da, eta eraginkorra dela baieztatu da. Esperientzia horri esker, arazoak konpontzeko estrategia kooperatiboak, jokabide sozial positiboak, autoestimua eta enpatia areagotu ziren. Era berean, esku-hartzearen ondorioz, eskola-indarkeriako motei loturiko bullying- eta cyberbullying-jokaerak eta pertsonen arteko arazoak konpontzeko estrategia oldarkorren erabilera gutxitu ziren.