Halako egun batean, ohe ondoan magia liburu bat aurkitu zuenetik, Kikari izugarri gustatzen zaio sorginkeriak egitea; nahiz eta,egia esan, batzuetan bere araoek ezusteko ondorioak izan... Nor eta don Kixote Mantxako ari da hirian barrena kaosa zabaltzen. Eta okerrena da ez dela bera xirmi-xarma agertu den bakarra... ez horixe! Harekin batera daude Santxo Panza ezkutaria, Santxoren astotxo kutuna eta Rozinante zaldia ere. Izango ote da Kika pertsonaia horiek guztiak eleberrien mundura itzularazteko gauza?