Esnatu bezain laster Kamilek ispiluan begiratu dio bere buruari. Gaur urtebete gehiago dauka baina goibel dago, berari ez baitzaio iruditzen batere handitu denik. Gurasoek azaltzen diote handitu egin dela, baina altueran baino gehiago esperientzian, gauza asko ikasi baititu azken urtean. Kamile lasaitu egingo da orduan eta urtebetetze festarako prestaketetan lagunduko die gurasoei poz-pozik.