Gau erdian munstro bat topatzea ez da planik onena. Beldurrak bihotza hormatzen dizu. Hala ere, horrelako elkartze ikaragarrietatik sendotxoagoak irten gaitezke, apur bat ausartagoak eta askoz ere nagusiagoak... Munstro izugarriak dabiltza gure ondoan batzuetan. Munstro izugarriak dabiltza gure ondoan, bai.