Amatxo eta Aitatxo, aspaldiko partez, hondartzara joan dira Lolarekin. Zein ondo! Amatxo eta Aitatxo egunkaria irakurtzen hasi dira segituan; Lola, aldiz, olatuekin jolasten hasi da: Lo eta La, Lo eta La. Olatuek ez dute harrapatzen. Olatuek egiten dute aurrera; Lola, berriz, atzera. Zein dibertigarria den! Alabaina, bat-batean...