Objetiboki, Arantxa Gorostiaga eta Nekane Balluerkaren liburuak obra metodologiko batean desiragarriak diren ezaugarri guztiak biltzen ditu: hizkera argi eta atseginean dago idatzia, edukiak primeran egituratuak daude, errealitatean egin diren ikerlanak aurkezten dira azaldutako kontzeptuen argigarri, zailtasunaren apurkako gehikuntzari dagokionez ordena logikoari jarraitzen zaio, eta lehenengo ikerketa-lanaren aurrean izan dezakeen ikara gainditzeko behar duen tresneriaz hornitzen da irakurlea, aldi berean etorkizuneko lanak pixkana-pixkana bideratzeko oinarriak ipiniz; horretarako, gainera, oso ondo aukeratutako informazio bibliografikoa eskaintzen da, erreferentziazko oinarri dokumental gisa oso erabilgarria izango dena. M. Teresa Anguera Argilaga