1813ko abuztuaren 31ko suteak eta suntsiketak aro baten bukaera markatu zuten Donostiaren historian. Donostia berria, liberala, espekulazioaren bideetan barneratu zen harresiez kanpora; gero glamourraren besoetan egokitu zen. Mendea bete zenerako ?ez da epe luzea garai horretarako?, eraldatzea egina zegoen, onerako edo txarrerako.