Liburu hau leku zoragarri baten edertasunari egin gorazarrea da; leku eder horrek bere aberastasuna, aniztasuna, atxikitzen saiatu behar du. Harri, abere nahiz landaretan edertasuna nagusi da: horiek guztiek dute Alain Miranda liluratu, obra honen egiteko, Txingudi badiaren inguruan eta ondoko lekuetan, urtaro orotan promenatu delarik. Itsaso zurrunbilotsuaren argazkiak eta Bidaso ertzeko hirietakoak dira argazki ibilaldi honen osagarriak.