Viktor Franklek kontzentrazio-zelaietan bizi izandako esperientziaren kontakizun lazgarria dugu Gizakia zentzu bila liburua.Sufrimendu handiko urte haietan guztietan, bere izatearen barren-barrenean bizi izan zuen Viktor Franklek zer den bere existentziaz ez beste guztiaz erabat gabetutako existentzia bat. Den-dena galdu, gosea, hotza eta basakeriak pairatu, eta, hainbat aldiz, exekutatua izateko zorian egon arren, hala eta guztiz ere bizitzak merezi duela onartzera iritsi zen Viktor Frankl, barne-askatasuna eta giza duintasuna suntsiezinak direla esatera, Hala ere, bizitzaren alde dagoela aldarrikatzeraino. Psikiatra eta preso gisa, Franklek gogoeta egiten du, ezohiko itxaropen hitzak erabiliz, gizakiak zailtasunak gainditzeko eta gidari dugun eta gure bizitzei zentzua ematen dion egia sakon hori aurkitzeko duen ahalmenari buruz.Logoterapiak (Franklek berak asmatutako metodo psikoterapeutikoak), hain zuzen ere, arreta, norberaren existentziaren zentzuan jartzen du eta gizakiak zentzu hori bilatzen egiten duen ahaleginean. Zer espero du bizitzak gugandik?Psikiatra batek kontzentrazio-zelai batean bizi izandako egitate eta gertaeran gainean utzitako lekukotasuna baino askoz gehiago da liburu hau: bizi irakaspen bat da. Berrogeita hamar bat hizkuntzatara itzulia, liburuaren milioika ale saldu dira munduan. Washingtongo Library of Congressen arabera, Estatu Batuetan gehien eragin duen liburuetako bat da.Kontzentrazio-zelaietako literaturan, klasiko bat.